Ikasturte berrirako zenbait aukera

Irati Saizar Artola 2019ko ira. 6a, 11:59

Villabonako Udalak ikasturte berrirako kultur ikastaroen eskaintza zabala prestatu du; irailaren 18a izango da izena emateko azken eguna eta udaletxeko Zuretzat bulegoan egin beharko da.

Ikasturte berria entzutean, pentsa daiteke eskolaz ari garela. Baina ikastaroak ere ikasturtearen baitan antolatzen dira, gehienetan, eta dagoeneko Villabonako Udalak prestatu du 2019-2020 ikasturterako zerrenda luze bat.

Batzuk urte guztirako eta beste batzuk udazkenerako soilik, aukeran. Abendura bitarte egingo dituzten ikastaroen artean, kartoizko kaxen birziklatzea eta scrapbooking-a, serigrafia, mindfulness eta zeramika antolatu dituzte. Urte guztirako direnetan, berriz, egur lanketa, zaharberritze eta arte aplikatuak, eta helduentzako pintura ikastaroak eskaini dituzte.

Haurrentzat ere izango da aukerarik. Hauentzat ikasturte guztirako ikastaroak antolatu dituzte: besteak beste, pintura, eskulanak eta klown ikastaroak izango dituzte.

Ikastaroren batean izena eman nahi duenak gaurtik hasita irailaren 18ra bitarte izango du horretarako aukera. Udaletxeko Zuretzat bulegoan eman beharko da izena, 08:00etatik 14:00etara. 943 69 21 00 zenbakira ere deitu daiteke, edo zuretzat@villabona.eus helbidera idatzi.

Udalak adierazi du oso garrantzitsua dela epearen barruan izena ematea. Izan ere, taldeak osatzeko gutxieneko ikasle kopurura iristen ez badira, ikastaroa bertan behera geratuko da.

Era berean, ikasle bakoitzak baimen bat sinatu beharko du (Zuretzat bulegoan edo mezu elektroniko bidez eskaneatuta), udalak ikastaroaren zenbatekoa bere kontuan kargatzeko.

UDAZKENEKO KULTUR IKASTAROAK

KARTOIZKO KAXEN BIRZIKLAPENA + SCRAPBOOKING

30 orduko ikastaroa

Irakaslea. Leyre Martin.

Lekua. Kultur etxeko xake gelan. Hasiera. Urriaren 2tik abenduaren 18ra.

Noiz. Asteazkenetan 18:00 - 20:30.

Prezioa. 75 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 90 gainerakoentzat.

Hizkuntza. Gehienbat euskaraz (euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa).

SERIGRAFIA

12 orduko ikastaroa

Irakaslea. Virginia Ameztoy.

Lekua. Sacemeko serigrafia tailerrean izango da. Hasiera. Azaroaren 5etik 26ra.

Noiz. Astearteetan 18:30 - 21:30.

Prezioa. 40 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 50 euro gainerakoentzat.

Hizkuntza. Gehienbat euskaraz (euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa).

MINDFULNESS

16 orduko ikastaroa

Irakaslea. Belen Olaziregi.

Lekua. Udaletxeko balio anitzeko gelan izango da.

Hasiera. Urriaren 5etik abenduaren 14ra.

Noiz. Larunbatetan 10:00 - 12:00.

Prezioa. 56 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 69 euro gainerakoentzat.

Hizkuntza. Gaztelaniaz (euskaraz egiteko aukera balego, euskaraz egingo da).

ZERAMIKA

22 orduko ikastaroa

Irakaslea. Mikela Cueli.

Lekua. Sacemeko tailerrean izango da. Hasiera. Urriaren 9tik abenduaren 18ra.

Noiz. Asteazkenetan 17:00 - 19:00.

Prezioa. 70 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 85 euro gainerakoentzat.

Hizkuntza. Gehienbat euskaraz (euskaraz ez dakienak ere egin dezake ikastaroa).

IKASTURTE OSORAKO KULTUR IKASTAROAK

EGUR LANKETA

90 orduko ikastaroa

Irakaslea. Jon Iñaki Ormazabal.

Lekua. Sacemeko tailerrean izango da. Hasiera. Urriaren 7an.

Taldeak. Astelehenetan 15:30 - 18:30; ostegunetan 09:15 - 12:15; ostegunetan 15:30 - 18:00.

Prezioa. 236,18 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 332,89 euro gainerako guztientzat.

ZAHARBERRITZEA ETA ARTE APLIKATUAK

90 orduko ikastaroa

Irakaslea. Oihana Insausti. Lekua. Sacemeko tailerrean izango da.

Hasiera. Urriaren 7an.

Taldeak. Astelehenetan 17:00 - 20:00.

Prezioa. 199,53 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 312,53 gainerako guztientzat.

PINTURA HELDUENTZAT

90 orduko ikastaroa

Irakaslea. Urkiri Salaberria edo beste irakasle bat. Lekua. Larrea 20 zenbakian izango da.

Hasiera. Urriaren 2an.

Taldeak. Astelehenetan 17:30 - 19:30; ostegunetan 18:30 - 20:30.

Prezioa. 133,36 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 202,58 gainerako guztientzat.

IKASTURTE OSORAKO IKASTAROAK HAURRENTZAT

PINTURA HAURRENTZAT

30 orduko ikastaroa

Irakaslea. Urkiri Salaberria edo besteren bat.

Lekua. Larrea 20 zenbakian.

Haisera. Urriaren 7an.

Taldeak. Astelehenetan 17:30 - 18:30 (4-7 urte); astelehenetan 18:30 - 19:30 (8-11 urte); ostegunetan 17:30-18:30 (8-11 urte).

Prezioa. 92,64 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 122,16 gainerako guztientzat.

KLOWN IKASTAROA (8-12 URTE)

45 orduko ikastaroa

Irakaslea. Anartz Zuazua.

Lekua. Txermingo jubilatuen lokal zaharra.

Haisera. Urriaren 3an.

Noiz. Ostegunetan 17:30 - 19:00

Prezioa. 130 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 160 gainerako guztientzat.

ESKULANAK HAURRENTZAT (6-10 URTE)

45 orduko ikastaroa

Irakaslea. Leyre Martin.

Lekua. Kultur etxeko xake gela.

Hasiera. Urriaren 7an.

Noiz. Astelehenetan 17:30 - 19:00.

Prezioa. 90 euro Villabonan erroldatutakoentzat; 120 gainerako guztientzat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!