Enrique Abril Errebote Txapelketa, abiaraztear

Ataria 2019ko irailaren 4a

Asteburuan hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Parte-hartze handiarekin iritsi da, gainera, 2019-20 denboraldiko hitzordua, 56.a, Euskal Herriko 8 taldek eman baitute izena. 

Bi multzotan jardungo dute parte-hartzaileek. A multzoan, Zubieta, Behar Zana (Amasa-Villabona), Noizbait (Hazparne) eta Zaharrer Segi (Baigorri) egongo dira. B multzoan, Luzean (Donibane Lohizune), Kanboarrak (Kanbo), Sarako Izarra (Sara) eta Txost (Oiartzun) ariko dira. Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 8ko jardunaldian hasita. Finala urriaren 6ko jardunaldian jokatuko da, Villabonako Errebote plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!