Euskara ikasi nahi dutenek izena eman dezakete Amasa-Villabonan

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko irailaren 4a

Amasa-Villabonako Udalak urtero moduan prest ditu euskara ikasteko ikastaroak, eta izena emateko epea zabalik dago. Interesa dutenek hilaren 27ra bitarte eman dezakete izena Villabonako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan Zuretzat bulegoan.

Villabonan eta Zizurkilen emango dira klaseak, eta maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, bai goizez eta baita arratsaldez ere. AISA ikastaroak etorkinei zuzendutakoak izango dira; A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak ere aukeran izango dira; eta horiez gain, gurasoei begirako ikastaroak eskainiko dituzte ikastetxeetan, haurrak eskolan dauden bitartean. Ikastaro guztiez Andoaingo AEK arduratuko da.

DOAN IKASTEKO AUKERA

Villabonako Udalak jakinarazi duenez, euskara ikasi nahi duen herritarrak ikastaro bukaeran diru laguntza jasotzeko aukera izango du. Horrela, B2 maila lortu arte, hau da, oinarrizko komunikazio maila izan arte, euskara ikastea doakoa izango dute herritarrek. Matrikularen %100 jasoko du baldintza guztiak betetzen dituenak, eta C1 edo C2 mailak eginez gero, %75a.

Euskara ikastaroei buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Villabonako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura dei dezakete interesatuek, eta 943 69 21 00 da telefono zenbakia, Euskara Zerbitzuko luzapena, berriz, 3329 da. Edo, euskara@villabona.eushelbide elektronikora mezua idatzi daiteke.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!