Iraitz Arrospidek irabazi du 50 kilometroko munduko txapelketa

Ataria 2019ko irailaren 1a

Argazkia: Iraitz Arrospide

Brasoven (Errumania) jokatutako txapelketan eskuratu du lehen postua.

Pozik egoteko moduan da Villabonako Iraitz Arrospide atleta, 50 kilometroko munduko txapelketa irabazita. Real Socieedad taldeko korrikalariak distantzi horretan estrainekoz parte hartu badu ere, berea izan da denborarik onena. Hain zuzen ere, 2 ordu, 47 minutu eta 41 segundo behar izan ditu 50 kilometro egiteko. Bere atzetik sailkatu da Hegoafrikako Gongqa, 02:48:26eko denborarekin eta Nash britainiarra, 02:49:01eko denbora eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!