Oriamendi, Errota eta Arroa auzoetan ur-hornikuntza sarea eraberritzen hasi dira

Ataria 2019ko abuztuaren 21a

Gipuzkoako Ur Kontsortzioa ari da lan horiek aurrera eramaten, eta bost hilabeteko epean amaitutzat eman beharko dituzte obra lanak.

Villabonako Oriamendi, Errota eta Arroa auzoetako ur-hornikuntzarako hoditeria aldatu eta hodi berriak ezarzeaz gain, saneamendu sarean ere hobekuntzak egingo dituztela azaldu du Villabonako Udalak: "Gaur egungo hoditeria guztiz zaharkituta dago eta ur galerak eta beste hainbat arazo sortu dira, beraz, eraberritze lan hauek erabat beharrezkoak dira". Guztira, 1.473 metroko luzerako hoditeria aldatuko da.

Lan horiek Gipuzkoako Ur Kontsortzioak egingo ditu, bost hilabeteko epean, eta 390.448,85 euroko aurrekontua dute.

Dagoeneko, Legarreta zubian egin beharreko lanak bukatu dituzte, zubi horretan egiten ari diren zabaltze lanak baliatu baitituzte.

Udalak herritarrei jakinarazi nahi die "saihestezinak izango diren hainbat traba eta arazo" sortuko dituztela obra lanek, izan ere, lubakiak egin beharko dira hiru auzoetan. Lubakiak, gehienbat, errepide alboko espaloietan egingo dituztela aurreratu dute, "espaloi hauen zabalera handia da, beraz, arazoak ez dira horren larriak izango", esan dute.

Hona hemen aldatuko den hoditeriaren ibilbidea erakusten duen planoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!