Podium bat gehiago Erika Amundarainentzat

Ataria 2019ko abuztuaren 4a

Bigarren postua lortu zuen, atzo, Zumaian, IV. Itzurun Arranpla itsas zeharkaldian; eskualdeko hainbat igerilarik parte hartu zuten proban.

Erika Amundarainek garaikurrak pilatzen jarraitzen du, itsas zeharkaldietan. 3.000 metroko saioa egin behar izan zuen, atzo, Zumaiako Taosa igeriketa taldeak antolatutako proban, eta billabonatarrak bigarren postua lortu zuen emakumeen kategorian, 00:41:02ko denborarekin. Podiuma osatuz, Nerea Murua izan zen txapelduna, lanak 00:39:26an amaituta, eta hirugarren postua Nerea Santosentzat izan zen, Erika Amundarain baino 15 segundo gehiago behar izanda. 

Guztira, 262 igerilarik amaitu zuten zeharkaldia, eta Tolosaldeko hainbat igerilari aritu ziren proban, Amundarainekin batera. Hona hemen haien postua, sailkapen absolutuan:

13. Ioseba Mateos (Ibarra) 00:38:12

26/2. Erika Amundarain (Villabona) 00:41:02

36. Ion Artutxa (Tolosa) 00:41:22

50. Kepa Jauregi (Tolosa) 00:42:36

76. Amaia Loidi (Anoeta) 00:45:06

92. Xabier Jauregi (Tolosa) 00:45:29

140. Angel Tena (Tolosa) 00:48:37

228. Xabier Balda (Tolosa) 00:58:28

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!