Villabonako jaiak 2019

"Memoriaren egutegian oraindik loretan zaude"

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko uztailaren 31

"Memoriaren egutegian oraind 1 1564602371157
"Memoriaren egutegian oraind 2 1564602372056
"Memoriaren egutegian oraind 3 1564602372674
"Memoriaren egutegian oraind 4 1564602373298
"Memoriaren egutegian oraind 5 1564602373799
"Memoriaren egutegian oraind 6 1564602374341
"Memoriaren egutegian oraind 7 1564602374902
"Memoriaren egutegian oraind 8 1564602375540
"Memoriaren egutegian oraind 9 1564602376090
"Memoriaren egutegian oraind 10 1564602376569
"Memoriaren egutegian oraind 11 1564602377076
"Memoriaren egutegian oraind 12 1564602377569
"Memoriaren egutegian oraind 13 1564602378140
"Memoriaren egutegian oraind 14 1564602378748
"Memoriaren egutegian oraind 15 1564602379670
"Memoriaren egutegian oraind 16 1564602380229
"Memoriaren egutegian oraind 17 1564602380833
"Memoriaren egutegian oraind 18 1564602381416

Remi Ayestaran billabonatarraren heriotzaren 10. urteurrenean, omenaldi berezia egin diote, Errebote plazan; "egia", "justizia" eta "Remi biktima polizial gisa aitortzea" eskatu dute

2009ko uztailaren 31 zen, Santio jaietako azken eguna, Remi Ayestaran hil zenean. Orduko alkateordea zen, eta poliziarekin izandako eztabaida baten ondoren zendu zen, bihotzekoak jota. Orduz geroztik, Ayestaranen senideek, lagunek eta gertakariaren harira sortutako Remi Gogoan egitasmoak justizia exijitzen dihardute, Remi Ayestaran indarkeria polizialaren biktimatzat ofizialki aitor dezaten. Urteroko moduan, gaur ere omenaldia egin diote. 

Efemeridearen zenbakia berezia zen aurten, eta ekitaldia ere hala izan da: lau urtez jaietako egitarau ofizialetik kapo egon eta gero, udal gobernu berriak hitzordua berriro txertatu du Santioetako jardueren zerrendan eta, gainera, hamarkada gogora ekartzeko, Errebote plazara lekualdatu dute omenaldia. 

Festa giroan hasi da, gero aldarrikapen forma hartu duen hitzordua, eta lepo bete da Errebote plaza. Ander Goikoetxea, Beñat Iguaran eta Amaia Agirre bertsolariek kantuan ekarri dute gogora, herrikide izandakoa, eta memoriari erreferentzia eginez biribildu du bertsoa Agirrek: "Memoriaren egutegian oraindik loretan zaude".

Horren ondotik, Remi Gogoan taldeko ordezkariak hartu du hitza, zauria itxi gabe dutela azpimarratuz: "Ezin dugu eta ez dugu gertatutakoa ahaztu nahi. Oraindik inork ez du azalpenik eman, ezta ardurarik hartu ere". Remi Ayestaran bortizkeria polizialaren biktimatzat hartzea galdegin dute beste behin, "presio hark hil zuela" gogora ekarriz: "Justizia eskatzen dugu, ez mendekua". 

Beren aldetik EH Bilduko udal gobernuko kideek ere bere egin dute Remi Gogoan-en diskurtsoa, eta egia jakiteko beharra izan du hizpide, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak: "Ezinbestekoa da errelato guztien oinarrian egia kokatzea, eta guk ondo dakigu egia zein den". Bide horretan, udalak eta Aranzadi elkarteak biktima guztien aitortza osatzeko abiarazi duten proiektua aipatu du, herriari zor dioten zerbait dela zehaztuz: "Biktima guzti-guztiek merezi dute egia aitortzea, justizia eta errekonozimendu publikoa". 

Azkenik, Mikel Ayestaran anaiak hartu du hitza, urteotan guztiotan Remi anaia omentzeko eta haren memoria bizirik mantentzeko beren alea jarri duten guztiei eskerrak emanez. Hark ere, aurrekoek bezala, egia exijitu du, eta 2009ko gertakariaren arduradun politikoen izen-abizenak eskatu. 

Ohorezko agurrak eta Remi Ayestaranen izena daraman pasealekuko monolitoko lore-eskaintzak biribildu dute, haren heriotzaren 10. urteurreneko ekitaldia. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!