Santio txapelketak baditu irabazleak

Ataria 2019ko uztailaren 29a

Atzo erabaki zituzten, Villabonako Bear Zana pilotalekuan txapelketetako irabazleak; Adonis-Aranguren bikoteak Antton Pebet memorialean jokatzeko txartela eskuratu du

Santio jaietako egitarauaren barruan, kirolak ere badu bere tartea, eta atzo hitzordu garrantzitsua izan zuten pilotazaleek: Santio txapelketako finalak jokatu zituzten.

Palaz Etxanizek eta Gonzalezek 22-20 irabazi zieten Emeren eta Ireneri. Gomazko paletarekin, berriz, Luisak eta Ayerzak osatutako bikotea gailendu zitzaion, 30 eta 19, Otañok eta Loitegik osatutako bikoteari. Azkenik, eskuz binaka, nagusien mailan, Adonisek eta Arangurenek eskuratu zuten txapela, Behar Zana taldeko Urbieta eta Esnaolari 22-11 irabazita.

Aipatzekoa da, Adonis eta Arangurenek txartela eskuratu dutela, VIII. Antton Pebet memorialean parte hartzeko; Gabonen bueltan jokatuko dute elite mailako txapelketa. Eskuzko finaleko jokalari onenaren errekonozimendua, berriz, Arangurenek jaso zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!