10:30erako prest zeuden helduak Santiago egoitza atarian. Bertan jaso dute Villabonako udal korporazioaren bisita. Hauek aurreskua dantzatu diete baita bertso batzuk abestu ere. Gainera, arrosa bat ere eman diete opari. Egoiliarrek gustura igaro dute goiza.