Udako futbol kanpusean 60 neska-mutil ari dira parte hartzen

Ataria 2019ko uztailaren 19a

Billabona FKEk antolatuta, Arratzainen ari dira ekimena gauzatzen zazpi begiraleren koordinazioarekin.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, uztailak 12an hasi eta 24ra bitartean, Billabona FKEko Udako Futbol Kanpusean parte hartzen ari dira 2007tik 2011ra bitartean jaiotako Aiztondo bailara eta inguruko neska-mutilak.

Bertan, futbolari lotutako ekintzez gain, beste kirol, jolas eta irteeren bitartez, kooperazio, adiskidetasun eta berdintasuna bezalako baloreak lantzen ari dira, euskara oinarri dela.

Klubak eskerrak eman nahi dizkie partaide diren txiki eta familiei, eta nola ez, arduradun diren begiraleei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!