Villabonako jaiak 2019

Presoen aldeko ekimenak Santio festetan

Ataria 2019ko uztailaren 19a

Iaz, festak abiatu ziren egunean Errebote plazan ateratako irudia

Uztailaren 24an, 26an eta 28an egingo dituzte ekitaldiak herriko Oskar Zelarain, Karlos Besance, Iñigo Guridi, Manex Castro eta Emilio Salaberria euskal presoekin gogoratzeko.

Hona hemen egitaraua:

Uztailak 24, asteazkena

18:00. Elkartasun brindisa eta argazki erraldoia Errebote plazan.

Uztailak 26, ostirala

19:30. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko enkartelada Berdura plazatik.

Uztailak 28, igandea

21:00. Preso eta iheslarien aldeko afaria Berdura plazan. Txartelak salgai Iratzar elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!