2019/07/31 09:00
San Inazio eguna
09:00. Diana, Loatzo Musika Eskolako Jeronimo Dultzaina taldeak alaituta.
10:30. Ur parkea, Malkar plazan. Eguraldi txarrarekin, Zubimusu ikastolan.
10:30. Ongietorria Hazparneko erreboteko pilotariei Kale Nagusiaren hasieratik Errebote plazaraino, txistulariek lagunduta. Ondoren, gaztetxoen joko garbi partida.
11:15. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira.
11:30. Errebote partida: Villabona-Hazparne 90. norgehiagoka.
13:00. "Reunión Big Band" Jazzaldiko kontzertua, Txistulari plazan. Eguraldi txarrarekin, Gurea antzokian.
17:30. Sokamuturra, Errebote plazan.
20:00. Remiren X. urteurreneko omenaldia, Remi Gogoan ekimenaren eskutik, Errebote plazan.
20:30. Perkusio emanaldi ibiltaria "Zo-Zongo", Errebote plazatik abiatuta.
20:30. Santioak iruditan, Errebote plazan. Eguraldi txarrarekin Gurea zinean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?