Uztailaren 20a izango da 'Ezkontza'-ra apuntatzeko azken eguna

Ataria 2019ko uztailaren 11

Amasa-Villabonako Ezkontza konpartsak 50 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, uztailaren 26an berriro atera nahi dute konpartsa, jai batzordearekin, udalarekin, kuadrillekin eta herritar guztiekin batera. Goizean kalejira egingo dute eta Ezkontza bazkaria izango da jarraian, Ama Lurra plazan.

Parte hartu nahi duenak uztailaren 20a baino lehen apuntatu beharko du; izena emateko, nahikoa da Kutxabankeko 2095 5072 6091 1866 3363 kontu korrontean dirua sartzea izen-abizen edo kuadrillaren izenarekin. Helduek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta 12 urtetik beherakoek 11 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!