Behar Zanakoek lehen partida galdu dute erreboteko Gipuzkoakoan

Ataria 2019ko uztailaren 5a

Gipuzkoako Errebote Txapelketa abian da, eta dagoeneko jokatu da lehenengo jardunaldia. Hiru talde ari dira parte hartzen: Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost eta Zubieta.

Lehenengo jardunaldian Behar Zanak etxean galdu zuen Txosten aurka, 10-13. Asteburu honetan Zubietaren aurka jokatuko dute billabonatarrek, eta Txostekoek atsedena izango dute.

Txapelketan itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, uztailaren 14ko asteburura bitartean. Lehen eta bigarren sailkatuek lortuko dute finalerako txartela. Hain zuzen ere, uztailaren 21ean izango da ikusgai finala, 11:00etan, Zubietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!