Erika Amundarainek irabazi du Getxoko Kirol Portuko proba

Ataria 2019ko ekainaren 28a

Erika Amundarain, ondoan Getxoko proban lehen gizonezkoa izan zen Haigor Aranguren duela.

Lehenengo aldia izan da igerilari billabonatarrak Getxoko proban parte hartu duela eta irabaztea lortu du.

«Badakizu aukerak izan ditzakezun aurreko postuetan egoteko, baina ez duzu inoiz espero irabaztea», esan du Amundarainek. 29.19ko denbora egin zuen billabonatarrak.

Antolatzaileek murriztu egin zuten zeharkaldiaren distantzia, 3.000 metrotik 2.300 metrotan utziz. «Niretzako beraz okerrago da motzagoa izatea, ni berez mila metrotik aurrera erosoago sentitzen naizelako», esan du billabonatarrak. Proba hasterakoan indarra zuela ikusi zuen eta indartsu ekin zion. Bakarrik geratu zen eta proba guztia horrela egin zuen. «Niri, berez, taldean joatea gustatzen zait, baina esperientzia berri bat izan zen, eta oso gustura lortutako emaitzarekin».

Denboraldiarekin «pozik» dagoela dio Amundarainek, Kantabrian bigarren, Mundakan hirugarren eta Getxon lehen postua lortu eta gero. Asteburu honetan Lekeitioko itsas zeharkaldian parte hartuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!