Erika Amundarain hirugarren VI. MDK Swin itsas lasterketan

Ataria 2019ko ekainaren 18a

Bermeo eta Mundaka arteko itsas zeharkaldia burutzeko, 2,5 kilometrokoa, billabonatarrak 32 minutu eta 36 segundo behar izan zituen.

Larunbatean, Bermeo eta Mundaka artean VI. MDK Swin itsas lasterketa jokatu zen. 2.500 metroko distantzia egin behar zuten igerilariek. Hasiera batean 474ek eman baldin bazuten izena, egunean bertan 385 parte hartzaile sartu ziren itsasora. Horien artean zegoen Erika Amundarain billabonatarra.

Itsasoa 18 gradutan zegoen, eta baldintza horiekin lasterketa bikaina atera zen, izan ere, gizonezkoetan eta emakumeetan errekorrak puskatu ziren. Emakumeetan Andrea De La Hera izan zen nagusi, 29 minutu eta 44 segundoko denborarekin. Bigarren Irene Garay lehorreratu zen, 6 minutu eta 4 segundora. Erika Amundarainek bigarren postua segundo bakarrera izan zuen, baina atzetik, Eguzkiñe Otegi ere segundo bakarrera sartu zitzaion.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!