Gaur gauerdira arte aukeratu daiteke Santio jaietako uztailaren 26ko musika taldea

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 10a, 10:33

Zortzi banden artean bozkatzeko aukera izango dute herritarrek, kontzertubozketa@gmail.com helbidera idatzita.

The Potes, Modus Operandi, Lion Heart, Euphoric, Bad Sound System, McOnak, Kilimak eta Ze Esatek. Herritarrek proposatutako taldeen artean, zortzi horiek agertu dute uztailaren 26an Santio jaietan jotzeko prestutasuna eta udalak duen aurrekontuan sartu dira.

Amasa-Villabonako Udaleko kultura sailak jakinarazi duenez, talde bat baino gehiago kontratatzeko dirua izatekotan, gehien bozkatua izan den taldeaz gain, ekintza honetarako ezarritako aurrekontuan sartzen den hurrengoa aukeratuko da, betiere bozketaren emaitzaren ordenari segituz.

Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira: Amasa-Villabonan erroldatuta egotea eta 2005ean edo lehenago jaio izana. Horretarako, mezu bat bidali behar da kontzertubozketa@gmail.com helbide elektronikora, ondorengo datuekin: Bozkatzen duen pertsonaren izen-abizenak; Jaiotze-data; eta bozkatu nahi duen taldearen izena (8 taldeko zerrenda horretatik). Eskatutako datu hauek ematen ez dituzten mezuak ez dira kontuan hartuko. Pertsona bakoitzak zerrendako banda bakarra bozkatu ahal izango du, eta bi edo gehiago bozkatzekotan, lehenengoa bakarrik hartuko da.

Bihar, hilak 11, jakinaraziko dituzte bozketaren emaitzak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!