111 Akademiaren saria jaso du Harkaitz Canok

Jon Miranda Labaien 2019ko ekainaren 7a

111 Akademia Saria 2018 1 1559892732637
111 Akademia Saria 2018 2 1559892733636
111 Akademia Saria 2018 3 1559892734545
111 Akademia Saria 2018 4 1559892735294
111 Akademia Saria 2018 5 1559892736025
111 Akademia Saria 2018 6 1559892736811
111 Akademia Saria 2018 7 1559892737473
111 Akademia Saria 2018 8 1559892738155
111 Akademia Saria 2018 9 1559892738777
111 Akademia Saria 2018 10 1559892739468
111 Akademia Saria 2018 11 1559892740141
111 Akademia Saria 2018 12 1559892740850
111 Akademia Saria 2018 13 1559892741551
111 Akademia Saria 2018 14 1559892742103
111 Akademia Saria 2018 15 1559892742748
111 Akademia Saria 2018 16 1559892743382
111 Akademia Saria 2018 17 1559892744041
111 Akademia Saria 2018 18 1559892744652
111 Akademia Saria 2018 19 1559892745207
111 Akademia Saria 2018 20 1559892745791
111 Akademia Saria 2018 21 1559892746368

Amasako Hika txakolindegian eman diote akademia kideek saria, 'Fakirraren ahotsa' iaz argitaratutako liburuen artean onena dela iritzita.

Txakolindegiaren upategietara bisita laburra egin ondoren, Olatz Prat, Josune Marin, Txema Garces eta Joxan Goikoetxeak zabaldu zuten emanaldia.

Saritutako lanaren printza batzuk eman zituzten 111 Akademiako kideek eta ondoren hitza hartu zuen Jon Unanuek, akademiako buruak, Fakirraren ahotsa nobelaren inguruan irakurleek egindako iruzkinetako batzuk irakurriz: "Irakurle askorentzat historiografiak berak emango zukeen emaitza baino egiantzekoagoa lortu du; garbi utziz lan handia egin behar izan duela fikzio hori osatzeko. Baina Canok biografia bikain fikzionatzea baino askoz gehiago egin du: bizitzak dakarkigun haustura ugariren aurrean hausnar bideak eskaintzen dizkigu, eta ez nolanahikoak".

Saritutako liburuaren larruz koadernaturiko alea eman zion Ainara Maia akademiako kideak idazleari eta Ariane Obineta Manuel Larramendi kultur bazkuneko lehendakari berriaren eskutik jaso zuen Canok agiria. Eskertuta jaso zuen saria. Fakirraren ahotsa nobelari esker topatu dituen irakurle moten berri eman zuen bere hitzaldian. "Denei ematen dizkiet eskerrak, ni ere irakurle horietako bat izan naizelako momenturen batean, beraz, mila esker bihotzez".

Hika txakolindegiko Roberto Ruiz sukaldariak prestatutako zizka-mizkak dastatu zituzten sari emate ekitaldira gerturatutakoek.

Hiru fasetan banatuta 102 kidek parte hartu dute bozketan, eta azken fasean, Katixa Agirreren Amek ez dute eleberria izan du lehiakide Harkaitz Canoren nobelak. 23. edizioa izan da aurtengoa eta Lasarteko idazleari bigarren aldiz eman diote, aurrez 2011n, Twist eleberriagatik jaso baitzuen ohorezko aipamena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!