2019an bi borda berregokituko dira Amasamendin

Ataria 2019ko ekainaren 6a

Loatzuko borda eta Otarreta edo Kañokoa berrituko dira aurten.

Amasako Auzolaneko kide zein Amasamendiko ganaduzaleekin elkartu ondoren,lau borda konpontzea erabaki zen pairatzen zuten egoera aztertu eta gero. Behin konpondu beharreko bordak identifikatuta, plan bat eratu zen eta bertan jaso zen bordetako bi 2018an berrituko zirela eta beste bi 2019an.

2018ko neguan, Lasturko eta Itxipiko bordak konpondu ziren auzolanean. Bi borda hauek berregokitzeko aurrekontua 2.395 eurokoa bazen ere, 1.500 euro gehiago bideratu ziren ur bideak txukundu ahal izateko.

2019an bestalde, 4.000 euroko aurrekontua bideratuko da Loatzuko borda berregokitzeko eta 3.700 euroko aurrekontua eskainiko da Otarreta edo Kañoko borda konpontzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!