Santio jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan

Ataria 2019ko ekainaren 5a

Iazko lan irabazlea

Ekainaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira lanak Zuretzat bulegoan. Lanarekin batera gutun azal itxi bat aurkeztu beharko da eta bertan parte hartzailearen izen abizenak eta telefonoa jarri behar dira.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko herrikoa izan behar da eta 16 urtetik gorakoa. Lanek erabat originalak izan behar dute eta azalaren formatua 21x21 zentimetrotakoa izango da, edozein teknika erabilita. Santio Jaiak - Villabona 2019 testuak agertu beharko du kartelean.

Santio jai batzordea izango da lehiaketako epaimahaia eta lan irabazleak 400 euroko saria izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!