Buruhandi berriak Amasa-Villabonan

Ataria 2019ko maiatzaren 29a

Buruhandi berriak Amasa-Vill 1 1559035721259
Buruhandi berriak Amasa-Vill 2 1559035721439
Buruhandi berriak Amasa-Vill 3 1559035721616
Buruhandi berriak Amasa-Vill 4 1559035721752
Buruhandi berriak Amasa-Vill 5 1559035721890

Santio jaietan aterako dira kalera lehen aldiz.

Azken ukitu txikien faltan, Amasa-Villabonako buruhandi berriak amaituta daude jada. Herritarren botoarengatik aukeratutako pertsonaiak izan dira eta aurreko erraldoi eta buruhandiak sortu zituen Hermanos Garate enpresa iruindarrak burutu ditu oraingo honetan ere.

Irudi berri hauek Amasa zein Villabonako ondare sinbolikoa islatzen dute: alde batetik, Amasari lotutakoak, ‘oilaskoaren’ pertsonaia (Amasako ‘Oilasko joko’ festa tradizionalaren omenez) zein Martina Sorginaren pertsonaia.

Bestalde, Villabonari erreferentzia egiten dietenak, ‘pilota’, heldua den gizon baten pertsonaiak irudikatzen duelarik (kirol modalitate honen antzinakotasunari erreferentzia eginez) eta ‘Zezena’  udalerrian sokamuturrak duen garrantzia islatzen duena.

Pertsonaia guzti hauek datozen Santio jaietan aurkeztuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!