Realak entrenamendua egin du Arratzainen

Ataria 2019ko maiatzaren 22a

Amasak eta Villabonak bat egin zuteneko 400. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Realeko gizonezko taldeak entrenamendua egin du Amasan kokatutako zelaian

Amasa-Villabonako Udalarentzat «gozamena» izan da jokalari hauek herrian izatea. Realak Arratzaingo futbol zelaian egindako topaketan zehar, Realeko zuzendaritzak oroimen bat eskaini dio udalari, futbol taldearen armarria daraman irudia hartu du udalaren izenean Maite Izagirre alkateak. Berdina egin du udalak Realarekin eta herri guztiaren izenean, koadro batan Iñigo Aristegiren eskultura eman dio alkateak Asier Illarramendi kapitainari.

Billabona FKE taldeko ordezkariak beren zelaian jaso dute Reala. Mikel Elizegik taldearen banderina eman die txuri-urdinei eta hauek taldekide guztiek sinatutako kamiseta utzi dute Arratzainen.

Herriko hezkuntza zentro desberdinetako ikasleak bertaratu dira lehen mailako gizonezkoen taldeak Amasan egindako entrenamendua ikustera eta beraien jokalariak ikusi eta entrenamenduaz gozatzeko aukera izan dute. Amaieran argazkia ateratzeko eta autografoa eskatzeko aukera ere izan dute gaztetxoenek.

Amasa eta Villabona batu zireneko 400.urteurrenaren harira, Arratzaingo futbol zelaian entrenatu du Realeko gizonezkoen lehen taldeak..

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!