Andrestoki eta Aztain baserriei sarbideak konponduko dituzte

Ataria 2019ko maiatzaren 24a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren sailak, Fraisoro bideko goiko zatia konpondu eta asfaltatzeko diru laguntza garrantzitsua eskaini berri du.

Errepideetako Sailak, urte askoan egoera txarrean zeraman eremu hau berritzeko udalak egindako diru laguntza eskariari positiboki erantzun dio.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 31.400 euro ordainduko ditu eta kopuru horrek, udalak datorren hilabeteetan egingo den konponketa lanetarako bideratutako fondo propioen laguntza gehigarri modura balioko du.

Bide honen berregokitzapena, legealdi honetan Amasamendin (Sandra, Lizarraga...) egin diren besteei gehitzen zaio. "Zenbakiak ikusita, aurreko urteetakoekin alderatuta, landa eremuko bideetan egindako inbertsioak nabarmenki handitu dira", udal gobernuaren esanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!