Ikastetxeetako ikasleak bihar Arratzainen izango dira Realarekin

Ataria 2019ko maiatzaren 21a

Amasa eta Villabona batu zireneko 400.urteurrenaren harira, Arratzaingo futbol zelaian entrenatuko du Realeko gizonezkoen lehen taldeak.

Herriko hezkuntza zentro desberdinetako ikasleak bertaratuko dira eta beraien jokalariak ikusi eta entrenamenduaz gozatzeko aukera izango dute. Amaieran argazkia ateratzeko eta autografoa eskatzeko aukera ere izango dute.

Amasa-Villabonarentzat "gozamena" da jokalari hauek bertan izatea, udalak aipatu duenez. Topaketan zehar, Realeko zuzendaritzak oroimen bat eskainiko dio udalari eta berdina egingo du udalak, herri guztiaren izenean.

Amasa-Villabonako Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Arratzaingo futbol zelaira hamaiketarako gerturatu eta ekimenean parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!