Osteguneko txirrindulari lasterketa dela eta, aldaketak trafikoan

Ataria 2019ko maiatzaren 20a

Amasa-Villabonako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ostegunean, maiatzak 23, 16:00etatik 18:00etara egingo dira trafiko mozketak.

Ostegunean Emakumeen XXXII. Txirrindulari birak eskualdea zeharkatuko du. Villabonako kaleetatik behin baino gehiagotan pasako da, beraz, trafiko arazoak izango dira erdigunean Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Tolosako noranzkoan N-1 errepideko Agaraitzeko sarrera itxita egongo da, beraz, Etxeondoko gasolindegiko sarrera egongo da, soilik, irekita. Aurreneko sarrera ere itxita egongo da. Villabonako herri sarrera itxita egongo da elizako aldetik. Era berean, autobus geltokiak tokiz aldatuko dira ordu horietan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!