Zorionak neskak

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Iguaran 2019ko maiatzaren 17a

Doinua: Kintak jarrita ondorenian


Egun hauetan zenbat argazki

Irabazi den kopari

Eta Anoeta zeinen polita

Zutik, saltoka, kantari

Baina albiste bat irakurrita

Bueltak eman buruari

Gizonezkotan irabazleak

Milioi bat omen du sari

Nesketan berriz kopa bat eta

Bi muxu erreginari

Januzaj, Rullik, nahiz sarri galdu

Fama ta kartera handi

Lanean edo ikasten berriz

Nerea, Ane, Nahikari!

Hemendik urte batzuetara

Ea ez garen hontaz ari

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!