Ordiziako udaleko ordezkaritza bat Amasa-Villabonan

Ataria 2019ko maiatzaren 15a

Administrazio eraginkortasunaren plana ezagutzeko, Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzua bisitatu zuten maiatza hasieran.

Pasa den maiatzaren 8an, Amasa-Villabonara gerturatu zen Ordiziako Udaleko teknikoen ordezkaritza bat, Amasa-Villabonan legealdi honetan lehen aldiz garatu den administrazio eraginkortasunaren programa lehen eskutik ezagutzeko.

Maite Izagirre alkatea, eta Eneko Urdangarin zinegotzia izan ziren harrera egiteko ardura izan zutenak eta herritarren arreta eremua, zein barne kudeaketaren inguruko prozesu desberdinak azaldu zizkieten bisitariei.

Prozesu hauek Amasa-Villabonan Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzua irekitzea eta urtarrilaren 1etik udalean finantzazio-ekonomikorako aurrekontuen onarpen goiztiarra (diru-laguntzak, planifikazioa... egiteko orduan zuzeneko eragin positiboa izan duena) ahalbidetu dituzte.

Ez da kudeaketa programa berritzaile honekiko interesa agertzen duen lehen Gipuzkoako udala. Orain dela hilabete batzuk, Olatz Peon, Tolosako alkatea, Tolosako Udaleko ordezkaritza talde batekin gerturatu zen Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzua ezagutzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!