Irisgarritasun proiektuetarako laguntza jaso du Amasa-Villabonako Udalak

Ataria 2019ko maiatzaren 15a

Instituzio arteko elkarlanari esker, Larrea auzoan irisgarritasuna hobetzeko proiektuak garatuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak laguntza ekonomiko berriak eskaini dizkio Amasa-Villabonako Udalari. Laguntza hauek Osatuz Herrigintza planaren barruan kokatzen dira. Modu honetara, mugimendu urritasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna bermatzen duten proiektuak garatzen jarraitu ahal izango da.

Urte honetarako, eskainitako laguntza 7.500 eurokoa da eta 2020. urterako, 8.300 eurokoko beste ordainketa bat aurreikusten da. Eusko Jaurlaritzaren laguntza guzti hauek, Larrea auzoko (1, 16-17 zenbakiak) irisgarritasuna hobetzeko proiektuan txertatzen dira, proiektu horrek, oinezkoen pasabidea handitzea, heldulekua, espaloia eta sarbideko arrapala aurreikusten ditu.

Alkatearen ustetan, laguntza hauek garrantzitsuak dira bi arrazoiengatik: "alde batetik, hiri eremu inklusiboen aldeko apustua sendotzen duelako, eta bestetik, legealdi honetan udalak abiatutako instituzio arteko kolaborazioaren lerroarekin jarraitzen duelako".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!