Bederatzi Gipuzkoako txapeldun Danok Danenan

Ataria 2019ko maiatzaren 14a

Argazkia: Lourdes Sarasua

Villabonan, Gipuzkoako Banakako Absolutu Mailako Halterofilia Txapelketa jokatu da. Danok Danenako pultsulariak ezin hobeto ibili dira. Euskadiko txapelketa larunbat honetan jokatuko da Zarautzen.

Danok Danenakoak etxean aritu ziren Gipuzkoako txapelketan, ondorengo emaitzak lortuz:

 
NESKAK: 
  • 55 kg kategoria - Txapelduna: Aynabel Dávila     Bigarrena: Naiara Madrid
  • 71 kg kategoria - Txapelduna: Nalu Herranz
  • Kategoria guztietako txapelduna: Nalu Herranz
MUTILAK:
  • 55 kg kategoria - Txapelduna: Jon Kepa Kortajarena
  • 67 kg kategoria - Txapelduna: Andrés Rubiños
  • 73 kg kategoria - Txapelduna: Igor Sasiain     Bigarrena: Jon Sasiain
  • 81 kg kategoria - Txapelduna: Mikel Alvarez   Bigarrena: Asier Gallego
  • 89 kg kategoria - Txapelduna: Alejandro Tomás
  • 96 kg kategoria - Txapelduna: Jon Ander Iriarte   Bigarrena: Mikel Quintana
  • 109 kg kategoria - Txapelduna: Aitor Tecedor
  • Kategoria guztietako txapelduna: Mikel Alvarez
Maiatzaren 18an, Zarautzen, Euskadiko Banakako eta Taldekako Absolutu Mailako Txapelketa izango da eta Danok Danenako pultsulariak bertan lehiatuko dira. Hemendik aterako dira Espainiako txapelketarako ordezkariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!