Sacem zubi berriko lanak esleitu dira

Ataria 2019ko maiatzaren 14a

Altuna y Uria S.A. enpresa azpeitiarra izango da lan hauek burutzeko ardura izango duena.

Aintzane Oiarbidek (EAJ) zuzentzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura sailak, GI-4751 errepidean Zizurkil eta Anoeta batzen dituen Legarreta zubiko oinezkoentzako eremua handituko duen lanak esleitu ditu.

SACEM zubiko lanak maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran ekingo dira eta zubi zaharraren fisionomia berrituko dute goitik behera. Zoladura berria, korten altzairuaz eginiko alboak, argiztapen handiagoa eta bereziki, bere 80 urteko historian lehenengo aldiz eta segurtasunean irabaziz, trafikoarentzako eta oinezkoentzako bereizitako eremuak izango ditu fisionomia berri honek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!