Villabonako musika koraleko zikloa egingo da maiatzean zehar

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 3a, 13:52

Sofiia Quilez buru duen eta Juan Mari Iparragirrek zuzentzen duen herriko Eresargi abesbatzak, urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoak biltzen duen eta Tolosaldeko erreferente nagusienetarikoan bihurtzen ari den abesbatzen musika zikloaren laugarren edizioa antolatu du.

Kalitatea bereizgarri moduan duen laugarren edizio honetan, programazio zabal bat eskaintzen da non, formatu klasikoak zein proposamen modernoagoak uztartu eta heterogeneotasuna zein Euskadin hain errotutako musika modalitatearen ekintza eremua erakusten duten.

Honako hau da udaleko kultur sailak babesten duen ekimen honen programazioa:

- Maiatzaren 5a, igandea. Errenteriako Zariagaz Abesbatza
2015ean sortu zen Zaria Koru Eskolarekin batera. 14 eta 22 urte bitarteko gazteek osatzen dute Imanol Elizasuren gidaritzapean. Koru honek, nazioarteko esperientzia handia jorratu du, partaideetako batzuk Zaria Abesbatzak Estatu Batuetan egin zuen biran parte hartu dutelarik. Paris, Dax eta Manlleun burutzen diren festibaletara gonbidatu dituzte eta aurten, Hannover hiriko “Ganz ist Chor” festibalean hartuko dute parte Txekiatik egingo duten biran, horrez gain, proiektu berriak garatuko dituzte Kanada eta Ipar Amerikako beste hainbat abesbatzekin. “Memories of Queen” ikuskizuna antolatzen ari dira azarorako.
Benito Lertxundiren “Kimua Zuhaitzan” azken diskoan ere kolaboratu du Zariagazek.

- Maiatzaren 12a, igandea. Hondarribiako Xatz eskifaia
1985. urtean, Hondarribiako Eskifaia Abesbatza elkarte kulturalaren barnean sortu eta hainbat ahotsez osatutako abesbatza da. Xatz-ek garrantzi berezia ematen die kontzertu bakoitzari, ikuskizun bakoitza, koherentzia, zehaztasun eta mimoak izugarri ondo bateratuz. Gu Geu taldearen sortzaile eta pianojole den Amaia Aldalurrek zuzenduta, Xatz Eskifaiak sariak lortu ditu Tolosa zein Arrigorriagako txapelketetan.

- Maiatzaren 19a, igandea. Primital brothers
Aktore, komiko eta konpositorez osatutako talde berritzaile honek, beraien ahotsak eta mugimenduak baliatzen dituzte ikuslea humorez beteriko mundu batera garraiatzeko. Primital taldeak, onomatopeien bitartez, kultura azpi moduko konexio berezi bat lortzen du pertsonen psikologiarekin. Oskorri taldeko kide ohia den Santi Ibarretxe konpositore eta saxofonista bizkaitarrak sortu zuen Primital Brothers taldea eta Estopa, Miguel Bosé eta Victor Manuel zein Ana Belén bezalako artistekin kolaboratu dute. Musika eta komedia batzen dituen hainbat ikuskizunen egile den Pedro Herrero aktore eta antzerki gizona; Bilboko abeslari elektriko eta basatia Iñigo Garcia eta The Hole diziplina anitzeko ikuskizunaren aktorea den Adrían Garcia baritonoak osatzen dute taldea Santi Ibarretxerekin batera.

Doako sarrera izango da lehen kontzertuetarako , 7 eurokoa berriz Primitial Brothers taldearentzako. Ikuskizun guztiak Gurea zinean gauzatuko dira, 19:30ean. Eresargi abesbatzatik zein udaletik, musika maitale guztiak animatu nahi dira musika ziklo honetan parte hartzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!