Autismoaren aldeko karpa jarriko du asteburuan Gautena elkarteak

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 2a, 11:58

Asteburu honetan Villabonan ospatuko den 'VA gera herri bat' kontzertu solidarioaren eremuan, Gautenak, Gipuzkoako Autismo Elkarteak, Autismoaren Espektroko Nahasteari (AEN) buruzko informazio karpa bat jarriko du Olaederra kiroldegiko sarreran.

Karpa honetan, nahaste honen inguruan informatzeaz gain, merchandising-eko hainbat produktu egongo dira eskuragarri (kamisetak, poltsak, giltzatakoak, aterkiak...). Salmentarekin lortuko den dirua entitateak gaur egun dituen hainbat behar ekonomikoak ordaintzera bideratuko da.

Karpa irekia egongo den ordutegia honakoa izango da: ostirala, maiatzak 3, 17:00etatik 21:00etara eta larunbatean, maiatzak 4, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00tatik 21:00tara.

Erakundearen fitxa

Gautena, Gipuzkoako Autismo Elkartea, 1978an jaio zen autismoa zuten senideen partetik. Gaur egun, Austimoaren Espektroko Nahastea (aurrerantzean AEN) duten 800 pertsona baino gehiagoren bidelagun da. Beraiei eta beraien familiei bizitza ziklo guztian zehar laguntzen diete hurrengo zerbitzuez osatutako sare bati esker: Diagnostiko eta Tratamendua, Hezkuntza, Eguneko Arreta, Etxebizitza, Aisialdia eta Denbora Librea eta Familientzako Laguntza zerbitzua. Hartatzen dituzten pertsonen beharrei ahalik eta hoberen erantzuteko eta bizi-kalitate ahalik eta altuena bermatzeko 240 langile dira.

Elkartean duten konpromiso etikoan oinarrituta, laguntza pertsonalaren kudeaketa bultzatzea da xedea; hain zuzen ere, Autismoaren Espektroko Nahastea edo desgaitasun intelektuala eta garapen desgaitasuna dituzten pertsonek eta euren familiek erabateko bizi kalitatea lortzeko aukera izan dezaten, gizarteratzearen alde egiten duen gizarte honetan. Horretarako, zerbitzu orokorrak egokituko dira eta, beharrezkoa denean, zerbitzu espezializatuak gaitu, hurbiltasuna eta arreta pertsonalizatua oso kontuan izanda. Elkartearen lana gidatzen dituzten balioak duintasuna, berdintasuna eta pertsonalizazioa dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!