Parte hartzea doakoa bada ere, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea saio guztietarako.
1994, 2002, 2005 eta 2011 urteetan eginak dituzte Bertsolamintza jardunaldiak. Bertsogintzari buruzko gogoeta sustatzea dute helburu: «Bertsogintzaren bueltako gaien inguruan hitzaldiak entzun eta ekarpenak partekatzeko plaza dira saioak».
Lehen lau saioetan bina hitzaldi entzuteko aukera izango da, eta, ondoren, mahai-ingurua. Bertaratzen direnei parte hartzeko aukera irekiko zaie. Bilbokoa mahai-ingurua izango da, eta azkena, ekainaren 1ean izango da Amasa-Villabonako Subijana etxean. Bertan, aurreko egunetan entzundako ideiak eta ondorioak ekarriko dituzte gogora, jardunaldiei amaiera emateko.
BAZKALTZEKO AUKERA
Azken saio honen ondotik, Amasako Uxo Toki elkartean bazkaltzen geratzeko aukera izango da aurrez izena emanez gero. Maiatzaren 24an amaituko da epea, eta 12 euro ordaindu beharko ditu bazkaltzen geratu nahi duenak.
EGITARAUA
Maiatzak 2, Iruñea
18:30. Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka, Sustrai Colina. Saio-formatuen inertziak, Amaia Agirre. Aurkezle-moderatzailea: Saioa Alkaiza. Zaldiko Maldiko elkartea.
Maiatzak 16, Senpere
18:30. Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea?, Amets Arzallus. Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan, Miren Artetxe. Aurkezle-moderatzailea: Xumai Murua. Larraldea etxea.
Maiatzak 22, Bilbo
18:30. Bertsolari gazteek zer berri? , mahai-ingurua. Joanes Illarregi, Jokin Bergara, Maider Arregi. Aurkezle-moderatzailea: Ane Zuazubiskar. Bira Kultur Gunea.
Maiatzak 23, Gasteiz
18:30. Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik, Maite Berriozabal. Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? , Xabier Aierdi. Aurkezle-moderatzailea: Ainhoa Aizpurua. Amaia Zentroa.
Ekainak 1, Amasa-Villabona
09:00. Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi.
09:20. Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus
09:45. Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina
10:10. Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal.
10:35. Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre
10:50. Lau hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua.
11:30. Atsedenaldia.
11:50. Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe.
12:15. Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola.
12:40. Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi.
13:05. Hiru hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua
13:45. Jardunaldien itxiera: Jone Uria.