Joan Manuel Serratek 'VAgera herri bat' ikuskizunean parte hartuko du

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 30a, 17:16

Bartzelonako kantautoreak, nazioartean aski ezaguna den abesti egile famatuak, bideo batean emandako testigantzaren bitartez parte hartuko du. Maiatzaren 3an eta 4an, 22:00etan, Olaederra kiroldegian.

Serrat, Edurne obraren sortzailea da, euskaraz idatzitako esaldiak biltzen dituen autorearen abesti bakarra. 1970ean Argentinan grabatu eta publikatu zuen arren, 1974. urtera arte ez zen Espainiako estatuan zabaldu. Poliziak garai hartan erabiltzen zuen biolentzia salatzen zuenez (“los hombres de metal”, armaturik zihoan poliziari erreferentzia eginez, “los grises”), frankismoagatik zentsuratua izan zen eta irrati emisoretan isildu egin zuten.

Josep María Olivak bere blogean jasotzen duen bezala, Serratek, 70eko hamarkada bukaeran Manresan eskaini zuen zuzeneko kontzertu batean, abesti honen sorrerari buruz horrela hitz egin zuen: “Serratek Euskal Herrian eskaini zuen kontzertu baten ostean, antolatzaileek geratzeko eskatu zioten. Afari hartan, Edurnek, bere kontakizun latza azaldu eta gero, abesti bat kantatzeko eskatu zion. Entzun zuenak hunkituta, abesteko arrazoiak, berak, emakumeak, zituela esan zion (Abestu Edurne)”.

Ez dakigu ezer emakume hartaz, ezta euskarazko bertsoak idatzi zituen pertsonaz, baina egia da abesti eder honen hitzek Amasako bideaz eta Oria ibaiaz hitz egiten digutela, abeslariarentzat gertukoak ziren lekuak, Villabonako SAcem enpresan ikasle bezala egon baitzen hirurogeigarren hamarkada bukaeran eta Oriamendi auzoan egon zen apopilo modura. Horregatik, VAgera herri bat ikuskizunean herrian edukitzeko asmoarekin, Amasa-Villabonako Udalak, emaitza ezin hobea eman duten hainbat gestio burutu zituen isilean: “Pasa den apirilaren 5ean (ez dut data sekula ahaztuko), Serratek pertsonalki deitu zidan jasotako gonbidapena emozio eta gustu handiz hartu zuela esateko, baina konpromiso familiarrak tarteko, ezin izango zuela bertaratu. Bere testigantza bat edukitzea posible ote zen galdetu nion eta berak baietz erantzun zuen; Villabonan igarotako denboraz oso oroimen ona gordetzen zuela esan zidan eta egunen batean etortzea gustatuko litzaiokeela. Guretzat bera herrian izatea ohore bat izango zela esan eta horretaz hitz egiten jarraitzekotan geratu ginen”, azaldu du Maite Izagirre Alkateak.

Horrela ba, Serraten presentzia izango da herrian, denbora askoren ostean, Amasa eta Villabonaren bateratze boluntarioa ospatzen den 400. urteurren honetan: “Abestu Edurne, abestu Edurne, Euskal Herria zurekin dezu abesten”.

Gautena elkartera bideratuko diren sarrera formatuko diru laguntzak, Bibe plataforma eta Villabonako ohiko lekuetan (Amasa kafetegia eta Basajaun liburu denda) daude eskuragarri, eta baita, Donostiako Gautenaren egoitzan ere. Horrez gain, “Fila Cero” delakoa ere jarri da, elkarteari bideraturiko laguntzak lortzeko: ES03 2095 5206 0510 6247 2773

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!