Errebote plazako lanak amaitzear dira

Ataria 2019ko apirilaren 29a

Erreboteko plazako obrek aurrera jarraitzen dute "erritmo onean" doazela aipatu du udal gobernuak. Lanen garapena bereziki nabarmena da gaualdean.

Pilotalekuko eta udaletxeko pintaketa lanak amaitu ostean, argiztapen berriak "itxura berritua" ematen dio plazari, "estetikoki nabarmen hobetuz eta lekuaren elegantzia balioan jarriz". Udal gobernuak ohar batean adierazi duenez, "ez dezagun ahaztu Erreboteko plaza gure herriaren irudi sinbolikoa dela eta eragileak batzen diren gune kultural, kirol, ekonomiko eta politikoa".

Aste gutxitan lanak erabat amaituko direla jakinarazi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!