Loatzoko Igoera-Jaitsiera, igandean

Ataria 2019ko apirilaren 23a

Amasako mendi lasterketaren XXVII. edizioa jokatuko da 10:30etik aurrera; izena emateko aukera egunean bertan egongo da.

Loatzoko XXVII. Igoera-Jaitsierako antolatzaileak eskerrak emanaz aurkeztu dute igandean jokatuko den 9,73 kilometroko mendi lasterketa: «Esker bereziak eman nahi genizkieke lasterketa hau antolatu ahal izateko laguntza ematen diguten laguntzaile guztiei, beraiek gabe ez bailitzateke posible antolakuntza. Mila esker beraz: Tolosaldeko Ataria, Talleres Egoki, Benito Harategia, Eizmendi anaiak armategia, Indarbi elektrizitatea, Amasa okindegia, RK Taberna, EtxePe iturgintza, Zizurkil elektrizitatea, Graficas Oria, Gaztainaditxulo Gaztandegia, Errezil pentsu biltegia eta Amasa-Villabonako Udalari».


Amasako gazteek eta Uxo-Toki elkarteak antolatu dute apirilaren 28ko lasterketa. Irteera 10:30ean egingo da Uxo-Toki elkartetik. Izen-ematea, berriz, egunean bertan izango da 09:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean, doan. Sariak lehen hiru sailkatuentzat izango dira, nahiz eta parte hartzaileen artean «zozketa mundiala» egingo den. 120 euro jasoko dituzte irabazleek; bigarrenek 80 eta hirugarrenek 50. Loatzoko igoera eta jaitsiera arriskurik gabea baldin bada ere, 16 urtetik gorakoek soilik parte hartu ahalko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!