2019/04/28 10:30
Urteroko moduan, aurten ere, Amasako gazteek eta Uxo-Toki elkarteak Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu dute.
Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak, guztira, 9,73km-ko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa bada ere, 16 urtetik gorakoek soilik hartu ahal izango dute parte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?