Amasako elizan Mikel Urdangarinen emanaldia, larunbatean

Ataria 2019ko apirilaren 3a

Lehen mailako ikuskizun musikalaren agertoki bihurtuko da Amasako San Martin de Tours eliza, larunbatean 20:00etatik aurrera.

Oraingo honetan, Mikel Urdangarin musikari zornotzarra izango da gonbidatua. Jada 11 disko kaleratu ditu, eta gaur egungo musika euskaldunaren ordezkari nagusienetako bat da.

Badira hiru aste edo Anek idatzi dit zutaz bezalako abesti arrakastatsuen autoreak, gizakiaren barnealdea ikuspuntu xamurrarekin begiratuz, bakardade eta ahultasunak aztertzen dituen Margolaria bere azken diskoa aurkeztuko du kontzertuan.

Kontzertu berezi honetarako sarrera doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!