Inbertsioetan gora egin du Amasa-Villabonako Udalak azken legealdian

Ataria 2019ko apirilaren 1a

Bide publikoetan eta udalaren jabetzeko eraikinetan burutu dira inbertsio nagusiak, udal gobernuaren esanetan.

2015-2019 legealdian, bide publikoetan egindako hobekuntzen eta udalaren jabetzako eraikuntzetan burututako erreforma eta birgaitze lanen inbertsioek "gora egin dute nabarmen", EAJk gidatutako udal gobernuaren iritziz. Igoera hau aurrekontuetan islatu da, "gobernu talde honek gidaritza hartu zuenetik garapena konstantea izan delarik".

2015. urtean, EH Bilduk onartutako udal aurrekontuak kudeatu zirenean bide publikoetara zuzendutako inbertsioak 200.000 eurokoak izan ziren. 2016an, EAJ eta EEk onartutako aurrekontuen lehenengo urtea izan zen eta aurretik zegoen inbertsioa mantendu zen, 2017an jaitsiera bat izan zuelarik. Hala ere, 2018an, gai honetara bideratutako aurrekontua, jada guztiz finkatuta dagoen Osatuz programaren barruan sartzen dena, 500.000 euro baino gehiagokoa izan zen, orain dela hiru urteko inbertsioa baino %250 gehiago.

Udal gobernu honen ahalmena inbertsioak egiterako garaian udalarenak diren eraikuntza publikoen birgaitze eta erreformen balantzean ere egiaztatu daiteke. 2015ean, inbertsio hau gutxi gorabehera 350.000 eurotara heldu bazen, 2017an, 420.000 euroak gainditu zituen eta 2018an, 550.000 eurotara iritsi zen, orain dela hiru urteko inbertsioa baino %157 gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!