Giro bikainean egin dute Aizkardi mendi martxa, Villabona inguruan

Irati Urdalleta 2019ko martxoaren 31

51. Aizkardi ibilaldia egin dute, gaur goizean zehar, Villabona inguruko mendietan. Guztira, 1408 mendizale batu dira eta ibilaldi luzea edo laburra egiteko aukera izan dute.

1.408 mendizalek Villabona inguruko mendiez gozatu dute, gaur goizean zehar 51. Aizkardiko ibilaldia izan baita. 418 parte hartzailek 44 km-ko ibilbide luzea egin dute. Honek 10 ordu inguruko iraupena izan du eta 2.500 m-ko desnibela. Beste 990 mendizalek 25 km-ko ibilbide laburra egitea hautatu dute. Honek 6 ordu inguruko iraupena izan du eta 1.200 m-ko desnibela.

Aizkardi Mendizale Elkarteak antolatutako bi probak Villabonan hasi nahiz amaitu dira, eta bertan eman diete ibilbidea egin izanaren ziurtagiria ere. Gainera, indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa ere han zuten zain.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!