Amasa-Villabonako Udalak urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu herriak bat egin zueneko 400. urteurrena ospatzeko. Gaur Musika Banden Topaketa egin dute eta Loatzo Musika Eskola arduratu da festaren antolaketaz eta koordinazioaz.
Kalejirak egin dituzte lehenik eta ondoren kontzertuak eskaini dituzte Txistulari plazan.