Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea ustiatzeko lizitazioa kaleratu da

Ataria 2019ko martxoaren 27a

Erabilera hori egiteko interesa duten pertsona edo taldeek, apirilaren 9ko arratsaldeko 14:00ak arte izango dute epea eskaera aurkezteko.

Amasa-Villabonako Udalak, 2018 amaieratik itxita egon den Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxearen ostalaritzako ustiapen kontzesioaren lizitazioa kaleratu du eta maiatza hasieran ustiapen kontratuaren adjudikazioa egiteko asmoa du.

Behin apirilaren 9rako eskaerak jaso ondoren bilera bat antolatuko da kontratazio mahaiarekin. Gero, udalak, baldintzak betetzen dituzten pertsona edo enpresa guztiei gonbidapena bidaliko die 10 egunetan proposamenak aurkeztu ditzaten.

Kontratuaren aurrekontua 181,50 eurokoa (BEZa barne) da, eta emakidadunak, hilero kopuru ekonomiko bat eman beharko dio udalari kontzeptu moduan, ustiapenaren kanona erabiliz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!