'Tinko' programari heldu zaio berriz ere Amasa-Villabonan

Ataria 2019ko martxoaren 26a

Hiru euskal pelikula berri eskainiko dituzte, martxoaren 28an, apirilaren 1ean eta apirilaren 8an Fleming herri eskolako eta Zubimusu ikastolako ikasleentzat.

Legealdi honen hasieran, Amasa-Villabonako eskoletako ikasleak Gurea zineman proiektatzen ziren Tinko enpresako filmak ikustera joaten ziren. Filmak ordea zaharkituak zeudenez ekimena bertan behera uztea erabaki zen.

Aurten, pelikulak berritu direnez, proposamena mahai gainean jarri da berriz eta aurrera eramatea adostu da, emanaldietara Fleming eta Zubimusuko ikasleak joango direlarik.

Denera hiru proiekzio antolatu dira:

Martxoaren 28, osteguna

10:30. A ze nolako heroiak filmaren tartea izango da haur hezkuntzako ikasleentzat.

Apirilaren 1, astelehena 

09:30. Asterix filma ikusteko aukera izango dute LH 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek, 

 

Apirilak 9, asteartea

09:30. Lehen hezkuntzako txikitxoenek (LH 1, 2 eta 3), Xagu eta Pagu filmaz gozatzeko aukera izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!