Eneko Maiz trinketeko lehen mailara igo da

Ataria 2019ko martxoaren 25a

Behar Zana elkarteko Eneko Maiz pilotari billabonatarrak Iparraldeko Trinketeko buruz buruko txapelketan bigarren mailako txapela irabazi du, eta beraz, datorren denboraldian lehen mailan izango da.

Maiz 40-10 nagusitu da Hualderen aurka. Pilotari billabonatarrak hirugarren mailan hasi zuen denboraldia eta lehen mailara igotzeko txartela lortu du.

Bestalde, Behar Zanako Iñaki Lizaso eta Jon Urbieta bikoteak berriz 22-21 galdu zuen Udaberri Txapelketako lehen mailako finala. Partida osoan erakustaldia eman zutela azaldu dute elkartetik: «Lizasok aurrean erraz amaitu zituen tantoak eta Urbietak defentsan zein erasoan ikusgarri jokatu zuen. Partida erditik aurrera, nekearen ondorioz, pilota batzuk galdu zituzten eta 20-16 eta 21-20 aurretik joan ziren arren galdu egin zuten».

Matxinandiarena-Elizegi Tartaloetxeko bikoteak defentsako lana egin zuen, eta partida osoan pilotarik galdu ez zutenez irabazi zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!