21. Korrika - 2019

Korrika batzordea egingo da asteartean Amasa-Villabonan

Ataria 2019ko martxoaren 25a

Martxoak 26, asteartea, 19:00etan udaleko batzar aretoan egingo da bilkura.

Jorratuko diren gai nagusiak:
- Kilometroen salmentaren errepasoa eta ibilbidearen banaketa.
- Korrika txikia: Apirilak 11, 15:30ean.
- "Korrika Lagun" kanpaina herrian.
- Apirilaren 12ko egitaraua: Korrika eguna Amasa-Villabonan.

Herriko elkarte eta norbanakoei parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!