'Jainkoak ez dit barkatzen' dokumentala Villabonan

Ataria 2019ko martxoaren 25a

Villabona.dok programazioak, Lezo Urreztieta (1907-1981) euskal nazionalista, katoliko eta kontrabandistaren bizitzaren inguruko dokumentalaz gozatzeko aukera eskainiko du martxoaren 26an, asteartea, Gurea Zinean.

1936an, Lezo Urreztieta gerra zibilean ehunka pertsonen bizitza salbatu eta Gipuzkoa eta Bizkaiaren azken kokalekuetako zortzi hilabeteetako defentsarako ezinbestekoak izan ziren 7.000 armen bidalketaren arduradun izan zen indar faxistak gaindituz.

Frantzian egin zuen erbestealdian, ez zion utzi Franco diktadorea hiltzeko plan desberdinak prestatzeari eta Mexikon igaro zituen urteetan Euzkadi independente berria osatuko zuten milaka eta milaka euskaldun Guadalupeko irlan batzeko proiektu bat garatu zuen.

Euskal lurraldearekiko herrimina zuen jarraitzaile sutsua izanik, 1976ko Eibarko ELA-STV sindikatuaren Kongresuan parte hartu zuen ordezkari moduan handik 5 urtetara Baionan (Lapurdi) zendu zelarik.

Lezo Urreztieta, denbora pasa ahala, ahazten joan den gerra zibileko pertsonaia gakoetako bat da. Donostiako azken Zinemaldian aurkeztu zen Josu Martinezek zuzendutako dokumentalak bere bizitzako momentu triste eta gogorrak jorratzen ditu.

Gure historia garaikidea lantzen duen dokumental honen hitzordua datorren martxoaren 26an, asteartea, arratsaldeko 20:00etan, Gurea Zinean izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!