[ARGAZKI GALERIA] Berdel-pilota festan 190 pilotari

Ataria 2019ko martxoaren 16a

Behar Zana pilota taldearen aldeko festa ospatu dute goizean eta eguerdian Villabonan, Getariako Elkano Kofradiakoen laguntzarekin.

Hasiera batean 120 pilotari espero zituzten, baina neska-mutilen izen emateak ez du etenik izan azken egunera bitarte, eta ia 200 aritu dira pilota Bearzana pilotalekuan. Kanpoan, Gudari Plazan, txakolin eta sagardo dastaketa zeuden, eta eguerditik aurrera berdela parrilan, getariarren eskutik.

Pilota topaketan Behar Zanakoez gain, Tolosa CF, Zizurkilgo Ziotza, Andoaingo Gazteleku eta Iparraldeko Hardoytarrak taldeetatik etorritako gaztetxoak aritu dira jolasean. Horiez gain, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño, Asteasuko Pello Errota eta Villabonako Zubimusu ikastolako eta Fleming herri eskolako haurrek ere izan dute pilotan aritzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!