Behar Zana Pilota Taldearen aldeko jaia, larunbatean

Ataria 2019ko martxoaren 15a

Behar Zana frontoian egingo dute pilota topaketa, alde batetik eta, bestetik, Gudari plazan berdel dastatzea egingo dute, goizean.

Topaketa, bihar, 10:00etatik 12:30era egingo dute. 120 neska mutil arituko dira, Behar Zanako elkartekoak bertakoak asko, eta Tolosa CF, Zizurkilgo Ziotza, Andoaingo Gazteleku eta Iparraldeko Hardoytarrak taldeetatik etorritakoak, besteak. Horrekin batera, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño, Asteasuko Pello Errota eta Villabonako Zubimusu ikastolako eta Fleming herri eskolako haurrek, Eskola Kirolan aritzen direnek, osatuko dute zerrenda. Eskuz ariko dira gehienak, eta gutxi batzuk palaz; gainera, Joko Garbi erakustaldia ere izango da.

Goiz osoan zehar, Getariako Elkano kofradiakoen laguntzaz, berdel dastatzea izango da Gudari plazan. Berdela parrilan erreko dute eta, Villabonako Hika txakolinarekin batera, Aburuza, Zabala, Sarasola eta Irigoien sagardotegietako sagardoa dastatu ahal izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!