Villabona.dok dokumental zikloa abian da

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 20a, 09:07

Maiatza bitartean, asteartero, 20:00etan eskainiko dira dokumentalak Gurea zinema aretoan. Bi euro balioko du sarrerak.

Hauek dira villabona.dok dokumental zikloaren barruan programatu diren saioak:

Martxoak 26, asteartea

20:00. Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez). Milaka arma erosi zituen euskal antifaxistentzat. Bere bizia arriskatuz, ehunka pertsonarena salbatu zuen. Franco hil zuen, ia. Lezo Urreiztietaren bizitza harrigarria kontatzen du filmak.

Apirilak 2, asteartea

20:00. Margolaria (Oier Aranzabal). Alain Urrutia margolariak Mikel Urdangarin musikariari bere obretako bat eskainiko dio, baina baldintza batekin, musikariak itsasoan zehar, ferryan, jaon beharko du Londonera opariaren bila.

*Mikel Urdangarin eta Nika Bitchlashvill biolin jotzailearen kontzertua izango da, apirilaren 6an, Amasako elizan, 20:00etan.

Apirilak 30, asteartea

20:00. Silvana (Mika Gustafson, Olivia Kastebring eta Christina Tisobanelis). Silvanaren istorioa unibertsala da eta norbera izaten lortzeko indarrari buruzkoa. Dokumental hau inspiratzailea da eta narrazio bide berriak ikertzen ditu eta eraldaketa hau bultzatzen du: emakumeak sortzaile, artista eta etorkizuneko buruzagi izatea. Gaztelaniazko azpitituluak izango ditu, suedieraz eta lituanieraz egindako filmak.

Maiatzak 7, asteartea

20:00. El Silencio de otros (Almudena Carracedo eta Robert Bahar). Gaur egun oraindik justizia bila diren Franco jeneralaren erregimen luzearen biktimen borroka isildua ezagutzera ematen digu filmak. Sei urtean zehar filmatua, pelikulak Francoren erregimenaren biktimak eta bizirik aterakoak jarraitu ditu, Argentinako kereila delakoa antolatu eta pairatu zituzten krimenen "ahanzturako hitzarmen bat" borrokatzen ari ziren bitartean.

Maiatzak 21, asteartea

20:00. Basque Selfie (Joaquin Calderon). Agus Barandiaranek, mundu osoan euskal musika eta dantza tradizionalaren enbaxadore izandakoak, euskaldun batek izan dezakeen amesgaizto latzenari egin behar dio aurre: bere 1540eko baserria eraitsi nahi dute, errepide berria egiteko. Agusek gertakarien aurka jo beharko du bere sustraiak babesten saiatzeko. Basque Selfie istorio tristea da, baina onbideratzailea, eta tradizioa du ardatzean: norberaren ezaugarriak bizirik mantentzeko tradizioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!