Udalaren zor publikoak behera egin du lau urtean

Ataria 2019ko martxoaren 14a

2014aren urte bukaeran 2.578.000 eurokoa zen Amasa-Villabonako Udalak zuen zor bizia eta 2018an 1.594.000 euroan kokatu zen, emandako kreditu eta prestamoengatik bankuei zor zaien diru kopurua.

Amasa-Villabonako udal gobernuaren esanetan, 2015ean, aurreko legealdi amaieran eta oraingoaren hasieran, dagoeneko zorra 300.000 euroan gutxitu zen. Zorraren beheranzko joera honek, "zorroztasun ekonomikoa" kontzeptua aplikatzearekin zerikusia duela esan du udal gobernuak.

Udalaren zor bizia ia milioi bat euroan egin du behera 2014 eta 2018 urteen artean, eta beraz, iazko ekitaldirako finantza jasangarritasunaren helburuak betetzen ditu. Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera, zor biziak ezin du gainditu entitatearen ohiko sarreren %75a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!